Ikastaroa 4 astekoa da. Asteko bost egunetan, astelehenetik ostiralera, Droghedako gure zentrora joango da ikaslea.

 

Asteburuetan, berriz, jai izango du, familiarekin batera aisialdiaz gozatzeko.

Ikastaroaren hasieran test bat egiten zaio ikasleari, bere ingeles maila zein den jakiteko,eta egokiena den taldean kokatu ahal izateko.

Ondoren, ikasle bakoitzari helburu batzuk jartzen zaizkio, ikastaroa amaitutakoan bere maila hobetu ahal izan dezan, ahoz eta idatziz.

 

ESKOLA ORDUTEGIA

Goizez: 10:00etatik 13:30era | Arratsaldez: 14:00etatik 16:30era

 

ASTEHELENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
Eskola Eskola Eskola Eskola Eskola 
 Kirola  Eskola kanpoko jarduera  Kirola Eskola kanpoko jarduera  

 

Ikastaroan zehar Trinity College azterketa ofizialerako prestatzen dugu ikaslea. Ikastaroaren azken astean egiten da azterketa, eta ikasleak, aurrerapenaren arabera, hasierako testa baino goragoko maila bat edo bi gainditu behar ditu.

 

Ikasleek gure material didaktikoa erabiltzen dute eta Cambridge azterketetarako prestatzen ditugu. Azterketa horiek handik itzuli eta gero egiten dira. Joan den ikastaroan ikasleen %92ak gainditu zituen Cambridge azterketak, eta %100ak Trinity azterketak.

 

ESKOLAZ KANPOKO KIROL JARDUERAK 
Boleibola  |  Futbola  |  Saskibaloia  |  Rounders  |  Igeriketa  |  Badmintona

 

BESTE JARDUERAK BATZUK

Cooking (Sukaldaritza)

Irish dancing ( Irlandako dantza tradizionalak)

Bisita-irteerak: Dublingo National Gallery; Dublingo Lorategi botanikoa; Droghedako Museo historikoa...Historico de Drogheda...

Al fiIkastaroa amaitutakoan txango turistikoa egiten da Dublinera ikasleek hiria ezagutu dezaten eta azken orduko erosketak egin ditzaten.la ciudad

 

OSTATUA FAMILIETAN


Egonaldia hango familietan egiten dute ikasleek. Ohitura handia dute familia hauek ikasleak hartzeko, urteak daramatzate horretan, eta asko eta asko lagunak ditugu.Ikasle askorentzako etxetik ateratzen diren lehen aldia da, baina familia horietan etxekotzat hartzen dituzte eta beren artean eroso sentitzeko modua egiten dute. Familian jatorri bereko ikasle bakarra onartzen da, etxeko harreman guztiak ingelesez soilik egin ditzan.

 

Familia guztiak Droghedan bertan edo inguruan bizi dira eta horri eske ikasleak oinez edo autobusez egin ditzake eskolarako eta herrirako joan-etorriak. Familiak eta ikastaroen arduradunak elkarren telefonoak dituzte, eguneko 24 orduetan konektatuta daudenak, edozein arazo edo gorabehera gertatzen dela ere.

 

DATAK


Irlandako ikastaroak udan egiten dira, uztailean zehazki, nahiz eta Capital Languages-ek beste garai batzuetan ere antolatzen dituen (eskatu informazioa). Ikastaroak 4 astekoak dira (ekainaren azken astetik uztailaren azken astera). Hegaldien arabera, hasiera eta amaiera datetan aldaketa txiki batzuk egon daitezke urte batetik bestera.

 

Abuztuko ikastaroak uztailekoen amaiera-dataren arabera zehaztuko ditugu.