Yaben Kids-en Cambridge-eko metodologia erabiltzen dugu. Egokituta dago gure herrialdeko gaiak kontuan hartuta eta gaztelera eta euskara ama hizkuntza izanik ditugun zailtasunak kontuan hartuta.
3 urteko haurrekin hasten gara. Klaseetan hizkuntzaren alor guztiak modu atsegin eta entretenigarrian lantzen dituzte, hainbat txoko dituzten espazio zabaletan, lan, jolas edo jarduera interaktiboa egin ahal izateko.
Helburuak
- Haurrek modu progresiboan eta entretenigarrian ikas dezatela.
- Normaltzat har dezatela pertsona batek beraiei ingelesez egitea.
- Mailen eskaileran gora egitea unibertsitatera joan aurretik nahi dituzten titulazio guztiak lortu ahal izateko.
Haur bat gure eskolak jasotzen adin goiztiarrean hasi bada, nerabezaroan ezagutza zabala, anitza eta segurua izango du eta ahoskera egokia eta naturala izatea lortzen dugu. Ikasle bakoitzaren ezaugarrien arabera ahalik eta errendimendu handiena lortzen dugu.
Metodología
3 urtetik 5 urtera: pantaila interaktiboarekin batera liburu bat erabiltzen dute eta historia animatu dibertigarriak ikusiz ikasten dute, action songs, txartel nemoteknikoak eta jolasak. Gai bakoitza ikasi ondoren jolasen zonaldera joaten dira abestiak ikastera eta jolasak egitera. Maskota bat daukate (muppet/ txontxongiloa) pantailan bertan eta irakaslearen bidez erakusten diena. Etxera joaten direnean ikasten eta pertsonaiak hobeto ezagutzen jarrai dezakete liburuarekin batera doan tabletentzako app-arekin (gurasoentzako azalpen bat dauka erabilera zein den jakin dezaten).
6 urtetik 9 urtera: beste liburu batzuk erabiltzen dituzte, nahiz eta oraindik jolasen eta abarren bidez ikasten jarraitzen duten, egitura gramatikalak lantzen hasten dira eta kontzeptuak eta hiztegia lotzen. Ibilbide zati hau bi maskoten eskutik egiten dute, honek ere pantaila interaktibotik hitz egingo die.
10 urtetik aurrera hizkuntza menperatzeko prozesuarekin hasten dira eta haurrentzako ez diren formatuetan sartzen dira, ikasgeletan espazioak jolasetarako prestatuta egon beharrean mahai jokoak erabiliko dira hizkuntzari buruzko ezagutza sakontzeko eta aro berri honetan gozatzeko.