Ikasleak Cambridge-eko azterketetara aurkeztu edo ez, eskola guztiak diseinatuta eta antolatuta daude titulazioa eskuratu nahi badute maila bakoitzerako prestatu egon daitezen.

 

Hiru urtetik hasita programa bat jarraitzen da eta Europako markoko mailak igotzen joaten dira, eta 11 urtetik aurrera ikastaro amaieran ikasle bakoitzari balorazio bat egiten zaio eta bere aurrerapen eta trebetasunen arabera egiten du aurrera.

 

PROBAK


Urtean 2 froga egiten dira mock exams bidez, eta azkenean titulazioak eskuratzeko aurkezten direnei azterketarako tips-ak ematen zaizkie, baita azterketa ereduak ere eskola orduetatik kanpo egin ditzaten.

IRAKASLEAK


Yabeneko langile guztiek beharrezko titulazioa dute kalitatezko irakaskuntza eskaini ahal izateko, eta noizean behin Cambridge-ek ikastaro eta mintegiak ematen dizkie irakaskuntza eta azterketen inguruko azken aldaketen, baldintzen eta berrikuntzen berri emateko.

 

DOAKO ESKOLAK


Gure eskolak hizkuntza menperatzera bideratuta daudenez, asten 2 egunez doako eskolak ematen ditugu, berandu hasi diren ikasleentzat eta ikastetxeko azterketak gainditzeko laguntza behar dutenentzat. Harreran ordua eskatu besterik ez da egin behar.