01IBILBIDE PROFESIONALA. Hamabost urtez baino gehiagoz eskuratutako emaitzak dira gure erakuslehioa. Gure ingeles eskolak duen ibilbidean, harrotasunez esan dezakegu gure ikasleen %90ek ziurtagiri eta titulazio guztiak gainditu dituela askotan.

 

02LAN EGITEKO MODUA. Arreta berezia jartzen diegu pertsona bat ingeles hiztuna izan dadin beharrezkoak diren alor guztiei. Gramatika eta hiztegia, entzumenezko ulermena, idatziak eta ahozko komunikazioa dira gure lehentasuna, eta gure eskoletan Cambridge eskalari jarraitzen diogunez ikasleak uneoro daki Europako Markoari dagokionez zein mailatan dagoen.

 

03INSTALAZIOAK.Gure instalazioak pentsatuta daude ikasketarako ingurune atsegin eta positiboa izan daitezen. Ikasgelek giro bikaina sortzeko behar den guztia dute, bai nerabeentzat eta bai helduentzat zein txikienentzat. Espazio zabalak 40m2-ko ikasgeletan eta eremu ezberdinak 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.

 

04IRAKASLEAK. Yabeneko langile guztiek beharrezko titulazioa dute kalitatezko irakaskuntza eskaini ahal izateko, eta noizean behin Cambridge-ek ikastaro eta mintegiak ematen dizkie irakaskuntza eta azterketen inguruko azken aldaketen, baldintzen eta berrikuntzen berri emateko.

 

Ikasle bakoitza ingeles hiztuntzat jotzen dugu.

15 urte baino gehiagoko esperientzia Yaben English School-en

Gure irakasle guztiek Cambrigde-eko titulazioa dute IRAKASLE TITULUDUNAK

3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat 40 m2-ko ikasgelak eta eremu ezberdinak